ETXERAT (2021-X-11). Hurbilketa eta lekualdaketa hauek gauzatu dira egunotan:

Unai Bilbao Solaetxe preso politiko portugaletearra Darocako espetxetik (345 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Ibai Beobide Arza preso politiko bilbotarra Burgoseko (215 km) espetxetik Basauriko espetxera hurbildu dute.

Lesakako presoa den Igor Portu Juanena Darocako espetxetik (345 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Joanes Larretxea Mendiola preso hernaniarra, Villabonako espetxetik (385 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Andoni Goikoetxea Gabirondo Gazteluko preso politikoa El Duesoko espetxetik (170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Mikel Azurmendi Peñagarikano preso beasaindarra Zuerako (245 km) espetxetik El Dueso (170 km) espetxera lekualdatu dute.

Manex Castro Zabaleta preso villabonarra Darocako espetxetik (345 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.