Etxerat elkarteak Auzitegi Gorenak gaur arratsaldean publiko eginiko ebazpenaren irakurketa zigor pilaketaren inguruan.

- Neurri horrek zuzenean eragiten digu. 56 pertsona dira zuzenean kaltetuak. Baina 56 pertsona horien atzean familia osoak daude. Estatuak pertsona horiek nola edo hala espetxean mantentzeko apustu garbia egin du. Legearen gainetik, Europa eta bere legediaren gainetik, guztiaren gainetik; espetxe politikan mendekua gure herriaren aurka erabiltzen, berriz ere.

- Auzitegi Gorenaren erabakia zein den ezagutu ostean, atzoko operatiboaren zentzua zein den agerian geratu da. Europako legediaren aurkako erabakia gauzatu dute baina, ezeren aurretik, defentsa juridikoa, salaketa termino juridikoetan egin zezaketen abokatuak, erditik kendu dituzte. Orain, Europako legeadiaren aurkakoa den erabakia dugu mahai gainean eta, sententzia intretatzeko ere, abokatuen gabezia daukagu. Abokaturik gabe, nola interpretatu, definitu edota errekurritu? Non daude gure eskubide zibilak?

- Historia errepikatu egiten da egoera honek ez duelako atzera bueltarik. Hurrengo epaitegiak kasua aztertzen duen arte, preso guztiak espetxean jarraituko dute; beteta duten kondena bat, berriz ere, bahiturik, betetzen. 197/2006 doktrinarekin gertatu bezalaxe.

- Orain artean, estatu espainiarrak Giza Eskubideak sistematikoki eta, euren legeak momentuko interesen arabera urratzen zituen. Oraingoan, Giza Eskubideak berriz urratzen dituzte baina, horretaz gain, Europako legedia urratuko dute, gustatzen ez zaielako; urratu, tranpa egin. Eskandalu juridiko berri baten aurrean gaude.

- Non dago Urkullu Lehendakaria? Pena eta min handiarekin, gure eskubide zibilak zein Giza Eskubideak larriki urratzen diren honetan ez dugu ez Eusko Jaurlaritzaren ez euskaldun batzuen Lehendakariaren babesik sentitu. Estatuak abokatuak bahitu eta legediaren kontra egin duen honetan, ez dira egon behar luketeen lekuan egon.

- Euskal gizarteari, larunbat honetarako eragile politiko eta sindikalek deituriko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu. Arduraz jokatzeko unea da. Aski dela esateko unea. Giza Eskubideak oinarri hartuta, konponbidearen aldeko apustu zintzoa egiteko unea da.