sare_movilizacion.jpg

ETXERAT (2021-XII-30). Antton azkena izan dadila! Antton Troitiñoren heriotzaren ondorengo mezua izan da honako hau, bere senideekin batera, Etxerat eta Sarek helarazitako mezu argi eta garbia.

Ez gara nekatuko gaixo dagoen norbait behar bezala hartatu eta gaixotasuna sendatzeko azken lekua espetxea dela behin eta berriz errepikatzeaz gainera euskal presoen kasuan, kondena luze eta baldintza gogorretan aurrera egin beharrkoak.

Izan ere, soilik azken bi urteetan hil dira Asier Aginako, Oier Gómez, José Angel Ochoa de Eribe eta orain Antton Troitiño, espetxean hartutako gaixotasun larriengatik.

Asko dira salbuespenezko espetxe politika honek urratzen dituen eskubideak. Lehena, oraindik 90 euskal preso (eta Frantziako Estatuko beste 21 preso) Euskal Herritik urrun daudela oraindik; euskal presoei gradu-progresioak galarazten dizkiete sistematikoki, eta tamalesz, gradu regresio bat ere bizi izan dugu. Presoen ibilbide juridikoa eta espetxe-ibilbidea blokeatzen jarraitzen dute, baimen asko blokeatuak bait daude; Orokorrean, lege arrunta aplikatuko balitz, egin beharko litzatekeen bezala, presoen zati handi bat jada aske egongo litzateke edo neurri oso desberdinekin.

Gainera COVID egoera honek ere, gogor jo du presoen eta senideen harremanean, denbora egon dira komunikazio iraunkorrik gabe, eta orain berriro ere eten egin dituzte, zailtasun desberdinak jarriz bisetarako eta vis a visak bertan behera utzita.

Horregatik euskal gizartearekin batera mobilizatzen gara, “Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean” lelopean urteko azken ostiral honetan eta 2022a berdin hasiko dugu. Bakearen eta bizikidetzaren alde, presoak etxerako bidean nahi ditugulako. Hori da mobilizazioen abiapuntua. Salbuespen-neurriak behingoz amaitzeko premia atzeraezina delako.

Eta datorren urtarrilaren 8an beste hitzordu bat dugu Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Etxerako bidean! Etxean eta bizirik nahi ditugulako!