Apirilaren 18an, larunbat iluntzean, Alicanteko Villenako espetxetik itzultzen ari zirelarik (720 km), Ismael Berasategi, Gotzon Aranburu eta Lorentxo Ayestaran euskal preso politikoen hiru senide eta lagunek istripu bat ukan zuten. Tuterara iritsi baina 7 km lehenago gertatu zen ezbeharra kotxeak autopistara azaldu zen azeri bat jo egin zuenean. Hiru lagunek ez zuten minik hartu, baina kotxeak desgaste handiak ditu. Sartzea lortu zuten hala ere.

2015 urteko 2garren istripua da. 10 izan ziren iaz. Noiz arte ? Beste istripu larriago bat berriz ere gertatu arte ? Gure bizitzekin jolasten duen espetxe politika horrekin bukatu behar da ORAIN. Dispertsioari ez !