Atzo zabaldutako Fleury Merògis kartzelan aurrera eramaten ari den gose grebaren inguruan dagoen informazio joan-etorriaren artean, iritsi zaizkigun azken zehaztapen konfirmatuak bidaltzen dizkizuegu informazio osatua eta fidagarria izan dezazuen. Barkatu eragozpenak edozein momentutan nahasmenik sortu badugu. Aurrerantzean ere informazio zehatza zabaltzeko lanean jarraituko dugu.

Une honetan, lau euskal preso politiko eta beste lau preso politiko korsikar daude azken urteetan erdira murriztu zaizkien bisitengatik borrokan. Aurrera eramaten ari diren protesta modu baketsua gose greba da. Bigarren eta hirugarren dibisioan daude preso hauek. Azken murrizketa maiatzean izan da.

Bestalde, eta protestarekin bat eginez ere, lehenengo dibisioan dauden euskal preso politikoak blokeoak (espainiar estatuko kartzeletan "plante" egitea bezala ezagutzen dena) egiten ari dira patioan, ziegetara bueltatzea ukatuz.

D1: Patioan blokeoak, ziegara bueltatzea ukatuz. (Iurgi Mendinueta, Aitor Elizaran, Igor Suberbiola)
D2: Gose greba mugagabean. (Ibon Goieaskoetxea, Joseba Iturbide, Cédric Courbey, Xavier Ceccaldi, Laurent Susini, Éric Marras)
D3: Gose greba mugagabean. (Juan Jose Oses, Andoni Goikoetxea)

Guztira, zortzi preso politiko daude gose greba egiten (horietatik lau euskal preso politikoak), eta hiru, blokeoak.

Fleury Merògis espetxe barneko borroka hau nola garatzen doan informatzen jarraituko dugu.