ETXERAT. Elkartasun agertze hutsa estatu espainiarrean delitu den garaiotan gaude. Euskal preso politikoen senideak jazartzeko saiakera bi bider doilorra da, senide izatea guk aukeratzen ez dugun ezaugarri bat delako. Beraz, senide izatea delitua ez dela esaten diegu,ezta jazarpenerako arrazoi. Haatik, gure famili kideak maite ditugu duda izpirik gabe, eta egiten jarrituko dugu, behar den tokira bisitatzera joanda ere.

14 dira datorren astearte eta asteazkenean Madrileko epaitegi zentralean lekuko gisa deklaratzera derrigortuak dauden senideak. Arrazoia? Azpimarratzen dugu: Oraindik ez dakigu. Senak esaten digu, ordea, ez dela zaila asmatzea. Are gutxiago, atxilotze eta akusazio zurrunbilo honetan. Bere burua zuzenbidezko estatutzat duen batek ez du horrela jokatzen. Aparatu judizial espainiarra, denon eskubideen bermatzaile izatetik urruti, objektu manipulagarri eta moldeagarria dela erakusten ari da, are gehiago azken urteotan. Berme guztien falta eta irrazionaltasuna gailentzen dira bertan.

Ezohikotasun horretan, bada zerbait bilatua, baina zentzua gehitu baino, askoz zekenagoa bilakatzen du. Jakin badakigu gatazkaren konponbidearen zantzu txikiena duen gauza oro errautsetaraino deuseztatu nahi dutela. Historia berridazteko euren nahian eta garaile eta galtzaileen errelato zentzugabe eta irrealean, harea bota nahi dute senideen gainera, gure existentzia eta sufrimentua ukatu nahian, hieslariak edo kartzelan dauden gure famili kideak are gehiago bakartuz. Euskal Herriarena soilik ez den elkartasunak sortzen dien erresumina hainbestekoa da, ezen bere adierazpen guztietan jazartzen dutela, internazionalean ere.

Hasiera batean La Salve eta Intxaurrondoko polizia-etxeetan deklaratzeko zitazioa era irregular batean jaso zutenak 127 senide izan zirela gogoratu behar dugu. Zein da helburua? Bisitak zailtzea baino, asistentzia juridikoa (epaiketaren unera bakarrik mugatzen ez dena) zailtzea da helburua, biderazina egin arte. Hau Madrilera joatea suposatzen duen desplazamendua baino larriagoa da. Egiazki, senideen deklarazioak abokatuen aurkako akusazioa izateko baliatzea da jomuga, hori da susmatzen duguna. Senideak presoen aurka eta haiek beraiek presoen defentsarako konfiantza jarria duten pertsonen aurka erabiltzea. Beraz, zerbait larriagoaz ari gara hitz egiten: defentsa juridikoaren eskubideaz.

Ukapen horiei aurre egitea euskal gizartearen bereizgarria da. Datorren egunotan senideek euren defentsarako aukeratu dituzten pertsonak epaitu nahi dira egitan. Zentzugabekeri hau geldiarazi dezakeen zerbait bada, hori herritarrak dira. Hori dela-eta, 14 senide horien lehendabiziko deklarazioekin kointzidituz, datorren asteartean, hilak 7, hemen bertan, Donostiako Probintzia Epaitegi aurrean, goizeko hamabietan egingo dugun kontzentrazio nazionalean parte hartzera dei egiten dugu, gizarte eragile, politiko eta sindikalekin batera.

Euskal preso politiko eta iheslari denak etxean izan arte lanean jarraituko dugu!