ETXERAT (2022-VII-1). 32 urte betetzen dira gaur Pili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrak Zamoran hil zirela, dispertsioak eragindako auto-istripu baten ondorioz. Garai horretan Ourenseko espetxean zegoen preso Marivi Ramila, Piliren alaba eta Fontsoren laguna alegia.

Zuzenean eta zeharka, 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta lagun hil ditu salbuespenezko espetxe politikak. Denbora horretan, gainera, bi pertsonek bere buruaz beste egin  zuten, espetxeratzea saihesteko. Beste guztiak bezala, Pili eta Fontsoren heriotzak ere ekidin zitezkeen. Oraindik ere, 65 euskal preso Euskal Herriko inguruko espetxeetan daude, batzuk urruneko espetxeetan, eta beste 17 Frantziako espetxeetan. Euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri arte eta denok etxean izan arte badugu lana oraindik.

Musu handi bana Pilki, Fontso, haien senideentzat, hurbilekoentzat eta lagunentzat.