Alizia Saez de La Cuesta Gasteizko preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 25 urte zeramatzan preso. 2024ko azaroan 3.gradua ezarri zioten eta 2025eko martxotik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.
