ETXERAT (2023-II-27). 20 urte beteko dira bihar Argi Iturralde Ormaetxea eta Iñaki Balerdi Iturralde lasartearrak, Juan Carlos Balerdi preso ohiaren ama eta anaia, trafiko istripu batean hil zirela Albaceten, Almeriako espetxera bidean. Argazkia: Txintxarri

 

Joxe Balerdi (presoaren aita) ere larriki zauritua gertatu zen. Gure oroitzapena biontzat eta haien familiarentzat.

Teresategiko oroitarrira mendi martxa egin zen joan zen larunbatean, bi zutabetan abiatuta, Okendotik eta Zabaletatik. Omenaldi xumea egin eta plazara bueltan, talde argazkia atera zuten "20 urte Argi eta Iñaki gogoan. Dispertsioa hiltzailea" zioen pankarta atzean jarrita.