Arkaitz Agote Cillero Donostiako preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 19 urte zeramatzan preso. 2021eko azaroan 3.gradua ezarri zioten eta geroztik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.
