Asier Rodriguez Lopez preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 15 urte zeramatzan preso. 2023ko irailean 3.gradua ezarri zioten eta 2024ko otsailetik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.
