ETXERAT (2023-I-25). Basauriko espetxera bueltatu behar izan du Asier Rodriguez Lopez preso santurtziarrak,  Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso bizkaitarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren. 

Asier Rodriguez hamabi urte baino gehiago daramatza espetxean. 2020ko uztailan Granadako (855) espetxetik Soriako (260 km) espetxera eta 2021ko irailan Basauriko espetxera hurbildu zuten. Hirugarren gradúan zegoen.