ETXERAT (2023-I-13). Mansillako espetxean ez dago jada euskal presorik. Bertan ziren laurak Zaballako espetxera iritsi dira dogoeneko. 

Lau euskal preso gerturatuak izan dira Leongo espetxetik (370 km) Zaballako espetxera.

Jesús Mari Etxeberria Garaikoetxea errenteriarra, Fernando Garcia Jodrá bilbotarra, Fernando Elejalde Tapis preso donostiarra eta Iñaki Krutxaga Elezkano preso galdakoztarra Zaballan daude jada. Leongo espetxean ez dago jada euskal presorik.