ETXERAT Elkartearen 2026ko egutegia eskuragarri dago, honez gero, Euskal Herriko auzo eta herri gehienetan. Durangoko Azoka egingo den egunetan, bertako herri-dendan ahal izango da, eta gabonetan, baita Bilboko, Gasteizko eta Beasaingo herri-dendetan ere.
Edizio berri honek 50 urte pasako dinamikak bildu ditu 12 fotogramatan — argazki bat hilabeteko —, euskal preso eta iheslari politikoekin elkartasunaren, amnistiaren eta aberriratzearen aldeko borrokak landu dituzten hainbat erakundek bultzatuta. Egutegiak, besteak beste, 1931ko amnistiaren aldeko mobilizazio bat, 1977ko protesta historikoak, urte hartako presoen kaleratzea eta urtero milaka pertsona biltzen dituen mobilizazioa barne hartzen ditu.
Espazio herrikoien ispilu argia da egutegia, non txosnak, estropadak edo hamarkadetako elkartasun guneak agertzen diren. Eta, era berean, Euskal Herriaz haragoko elkartasunaren aldarri eta oihartzun izan diren tokietako irudiak, alegia, Estatuko kartzeletara bidaiak, Parisko Sena ibai ertzera edo Notre Dame zelaigunera egindako martxak, edo Giraldillaren agerpena, Sevillan egin zen mundu mailako Atletismo Txapelketan.
13 fotogramak — azala barne — euskal preso eta iheslari politikoen alde egindako jarduera zabalaren lagin txikia besterik ez da. Hala ere, aipatu garaiko elkartasunaren mugarri garrantzitsuenetakoen laburpen grafiko esanguratsua eskaintzen dute.
Amnistiaren eta elkartasunaren aldeko mugimendua historikoki eta grafikoki berregin ahal izan da hainbat euskal argazkilariren artxibo-funtsei esker, Juantxo Egaña argazkilariaren koordinaziopean.
