ETXERAT (2022-VII-9). 32 urte bete dira, espetxera bidean, Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren heriotza gertatu zenetik. Haien memorian elkarretaratzea burutu zen atzo Laudion.

Fontso eta Pili gogoan! Berriro gerta ez dadin! Elkarretaratzea burutu zen atzo Laudion.

Pili eta Fontsoren heriotzak ere ekidin zitezkeen. Oraindik ere, 65 euskal preso Euskal Herriko inguruko espetxeetan daude, batzuk urruneko espetxeetan, eta beste 17 Frantziako espetxeetan. Euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri arte eta denok etxean izan arte badugu lana oraindik.