ETXERAT (2023-II-17). Francisco José Ramada Estevez presoa baldintzapeko askatasunean geratu da.

Duela urte bat ospitaleratu zuten Irungo presoa, Martuteneko espetxeko patioan izandako bihotz eta arnas gelditze baten ondorioz. Horren ostean hirugarren gradua eman zion Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. 22 bete ditu espetxean. Ongi etorri Francisco José! Bat gutxiago!