ETXERAT (2022-VI-2). Etxeratetik gure haserrea adierazi nahi dugu Espainiako Auzitegi Gorenak Xabier Atristaini ezarritako zigorra ez berraztertzeko hartutako erabakiaren aurrean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez emandako epaiaren ondoren.

Europako Auzitegiak aho batez emandako epaiaren ondoren. Estrasburgoko epaiak ondorioztatu duenez, presoak ez zuen epaiketa justurik izan, atxilotu zuteneko inkomunikazioan ez baitzioten konfiantzazko abokatua izendatzen utzi.

Estrasburgoko epaiaren berri izatean eskatu genuen bezala, Espainiako Auzitegi Gorenak jurisprudentzia berria aplikatu behar zuen, preso asko aske uztea ahalbidetuz; izan ere, publikoa eta nabarmena denez hainbat preso daude, gure senideak direnak, inkomunikazio eta torturapean autoinkulpatuak, konfiantzazko abokaturik ez zituztelarik izan atxiloaldian.

Justu kontrako norabidean, fiskaltzaren aurretiazko irizpide-aldaketarekin bat eginez, Espainiako auzitegiak Europako epaiak zehazten duen gakoa saihesten du, hau da, inkomunikazioak aldi horretan lortutako ustezko froga-elementu guztiak baliogabetzen ditu. Beste behin ere, gure ezintasuna adierazten dugu gure senide presoen kasuan ibilbide juridiko-penitentziarioak blokeatu nahi dituzten sektore inmobilisten aurrean. Izan ere, euskal preso askok aske egon beharko lukete, legeria arrunta edo, kasu honetan bezala, Europako epai bat aplikatuko balitzaie.