(2023-V-29). Iñaki Bilbao Gaubeka preso politiko urduliztarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da 25 urteko zigorra bete ostean.

2017n bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Basauri espetxean izan aurretik, Madrilgo espetxeetan eta Zuerako kartzelan (245 km) egon zen. Duela urte bat hirugarren gradua eman zioten, baina handik eta gutxira Auzitegi Nazionalak bigarren gradura itzuli zuen preso urduliztarra. Ongi etorri Iñaki! Bat gutxiago!