Iñaki Esparza Luri Iruñeko preso politikoa, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. Apirilean 21 urte egin zituen espetxean preso eta, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du Frantziako kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.