ETXERAT (2023-VII-6). Kinkea 2023ko udako promozioari zegokion zozketaren sari nagusia 8436 zenbakiarentzat izan da. Idiazabalgo Iñigo Zapirain eta Sara Mujikak jaso dute urteko bigarren promozioari dagokion 20.000€ko saria. 

Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Errepidetik" artelanarekin batera, Idiazabalen saldu da kinkearen udako promozioaren 8436 zenbakia.

Iñigo Zapirain eta Sara Mujika idiazabaldarrak, Sugaar eta Saoirse seme-alabarekin batera, saria jaso zuten atzo Fermina Villanueva, Etxerat elkarteko lehendakariaren eskutik. Zorionak familia!

20.000€ko sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatzen dira promozio bakoitzean; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari. 2023. urtean kinkea lau promozio egingo ditu Etxerat Elkarteak.

Kinkea promozioen gaineko oinarri eta gaionontzeko informazioa https://kinkea.eus/