ETXERAT (2022-VI-16). Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasuna eskaera onartu du Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (TAPAT) baina, berriro ere, Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak errekurritu egin du eta beraz, espetxean jarraituko du Lapurdiko presoak.

Paroten baldintzapeko askatasunaren seigarren eskaerarako bista izan da hau eta ozen salatu nahi dugu frantziar Estatuaren aldetik agertzen den ankerkeria, eta bereziki azpimarratu nahi dugu Fiskaltza antiterroristak mantentzen duen mendekuan oinarritutako faltsukeria, edozein argudio eskasa euskal presoaren kasua muturreraino eramateko baliatu  egiten duelako.

Berriro ere, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Ion Kepa Paroti eta bere senide eta gertukoei, eta bat egiten dugu Bakearen Artisauak eta Bake Bidean elkarteek uztailaren 23an Ipar Euskal Herria “blokeatzeko” egindako deialdiarekin.