ETXERAT (2022-VI-22). Datorren larunbatean, Jose Mari Maruriren gertukoek, haren senideekin batera, ekitaldi bat egingo dute Zierbenan haren oroimenez. Etxeratetik bat egiten dugu ekitaldiarekin.

Jose Mari Maruri duela 24 urte hil zen, Lander semea bisitatzera zihoala, Basauriko espetxean denbora gutxi lehenago preso sartu baitzuten. 

Jose Mari espetxe-salbuespenaren biktima da, eta hamarkada askotan, zuzenean eta zeharka, 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira. Denbora horretan, gainera, bi pertsonak beren burua hil zuten, espetxeratzea saihesteko.

Espetxe-politikaren biktimak aitortzea eta erreparatzea ere ezinbesteko gaia da memoria eraikitzeko eta herri honetako konponbidean eta behin betiko bizikidetzan aurrera egiteko.