Ander Hormazuri artistak egindako "Uda" artelanarekin, Gasteizen saldu da 15806 zenbaki sariduna. Kinkea promozio berri honetan 20,000€-ko sari nagusiarekin batera, 5.000€-ko 2 sari, 1.000€-ko 10 sari, 300€-ko 40 sari eta 100€-ko 60 sari banatuko dira.
Saritutako zenbakiak "Berria" eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Hemen dituzue baita ere https://kinkea.eus/sariak
Aurten, 2025an, lau Kinkea promozio egingo ditugu. Horietako bakoitzean 20.000 obra banatzen dira. Oraingoan, Ander Hormazuri artistaren lanak dira. Promozio bakoitzean saldutako ilustrazio bakoitzeko, 25 euroren truke, zozketa batean parte hartzeko boleto bat jasotzen du. Zozketak notarioaren aurrean egiten dira, aplikazio informatikoaren bidez.
