ETXERAT (2023-IV-3). Mari Karmen Salbide Solatxi ugaoarra dispertsioak eragindako trafiko istripu batean hil zen duela 24 urte. Logroñoko espetxean zegoen euskal preso baten lagunekin abiatu zela, kartzelatik bueltan, gertatu zen ezbeharra.

Joan zen larunbatean Donostiako Miramar Jauregian burututako ekitaldian proposatu genuen bezala, Garrantzitsutzat jotzen dugu dispertsioaren biktimak modu ofizialean ere aintzat hartzea eta haien pairamena erreparatzea.

Ez dezagun ahaztu, istripuek kaltetutako mila pertsona inguru dira; 16 dira senitarteko izatea sekula erabaki ez zutenen sufrikarioaren irudi finko gris horretan desagertuak; erabaki ez arren senitarteko direnez, inoiz amore eman ez dutenak beren maitasuna beren maiteei adierazteari dagokionean. Eta, ez dezagun ahaztu, estatuak ezarritako testuinguru horretan, istripuen, arriskuen, agintarien gehiegikerien eta diskriminazioaren biktima izan direla.

Mari Carmen Salbide, gure bihotzetan.