Mikel Otegi Unanue Itsasondoko preso politikoa 2003ko otsailan atxilotu zuten Estatu Frantsesean eta aske geratu da 23 urte baino gehiagoren ondoren. Pasa den martxoan Frantzian betetako zigorra aintzat hartu zioten. 2025eko irailean 3.gradua ezarri zioten eta uztailetik baliabide telematikoen bidez kontrolatuta bete du bere zigorra.
