ETXERAT (2023-II-17). Ainhoa Garcia Montero preso hernaniarra Zaballako espetxetik Alcalako espetxera lekualdatu dute aste honetan, datorren martxoaren 2an, Murtziako epaitegi batean lekuko gisa deklaratu beharko duelako. 

Ezin dugu ulertu antzeko arrazoiren batengatik lekualdaketa bat behartzea, bideokonferentzia bidez deklaratu beharrean, are gutxiago COVID19 pandemiaren garaian bideokonferentzien aukera guztiz normalizatu zelako espetxeetan. Madrildik beherago jeitsi ez dezaten, bere deklarazioa bideokonferentzia bitartez egiteko eta lehenbailehen Zaballara bueltatzeko kudeaketa egiten ari da Ainhoa Garciaren abokatua.