Etxerat

Etxerat Elkartea 2002.urtean sortu zen, hainbat senide eta lagunen lan, gogo eta elkartasunari esker. Azken finean, horixe baita elkartasuna, sinisten den zerbaiten alde lan egiteko gogoa. Etxeraten, euskal preso eta iheslari politikoei ahotsa ematen diegu eta ezkutatu nahi duten errealitate hori argiztatu eta zabaldu.

Gure jardun nagusiak asistentzia eta sostengua eskaintzea, izaten diren urraketa etengabeak salatzea, bisitak eskatzea eta beste modu batean bidaiatzeko aukerarik izango ez luketen pertsona eta familia ezberdinentzat furgonetak eta autobusak antolatzea dira. Jardun horretan gogor eta etenik gabe jarraitzeko, ordea, zure laguntza beharrezkoa zaigu. Bide horretan jaio da  Etxerat Lagun.

Etxerat Lagun ekimena Etxeratekiko elkartasun sentimenduak dituzten norbanako eta eragileak bilduko dituen ekimena da. Elkartea lagundu nahi duen edonor izango da Etxerat Lagun. Era asko daude  laguntzeko: ekarpen ekonomiko batekin, baliabide edo ezagutzen bitartez, ekimenetan lagunduz…

Oraingoz, Etxeraten jarduna ziurtatzeko, helburu nagusia dirua batzea da, kuotakideak lortuz, eta horretara zuzentzen ari gara gure kanpaina. Hainbat bide dituzu Etxeratekin ekonomikoki kolaboratzeko. Eskuorria on-line betez, berau inprimatu eta posta arruntaz bidaliz, edota etxeratlagun@etxerat.info emailean zein 646 02 88 84 telefonoan gurekin harremanetan jarriz.

Lotu elkartasunari! Etxean eta bizirik nahi ditugulako!