ETXERAT (2022-IX-15). Hiru euskal deportatu politiko ohi Euskal Herrira itzuli dira uda honetan, hiru hamarkada baino gehiagoko deportazioa pairatu ondoren. 

Cabo Verdetik (3.700 km), Emilio Martinez de Marigorta deportatu ohi gasteiztarra eta Felix Manzanos Martinez ugaoarra haien etxera itzuli dira. Espainiak Cabo Verdera eraman zituen 1989. urtean,  Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek porrot egin ostean.

33 urtez izan dira Manzanos eta Martinez de Marigorta Afrikako itsas atlantikoan kokatua dagoen uhartedi honetan. 

Iñaki Rodríguez Muñoa 1985. urtean izan zen atxilotua Frantzian, ondoren konfinatua egon zen, eta 1986. urtean Cabo Verdera deportatu zuten Frantziatik. Urte bat geroago, Cubara (7.500 km) joan zen Rodríguez. 36 urtez izan da deportazioan.

Hiru gutxiago! Ongi etorriak!

80ko hamarkadaren bukaeratik, deportazio politikoak hasi zirenetik, 70 euskal hiritar deportatuak izan dira eta haietatik 12 hil egin dira dagoeneko Euskal Herritik urrun. Bost euskal deportatu politiko gelditzen dira oraindik, bi Cuban, Jose Angel Urteaga Martínez eta  Josu Abrisketa Korta; beste bi Cabo Verden;  Tomas Linaza Etxebarria eta Jose Antonio Olaizola Atxukarro; eta Eugenio Barrutiabengoa Zabarte, Venezuelan. 

Urte luzez deportatuek pairatzen duten egoera gogor hori haien senideek ordaindu dute eta ordaintzen jarraitzen dute, urte luzez lotura afektiboari eusteko milaka kilometro egitera behartuta dauden deportatuen senideek. Bada garaia 5 deportatu eta oraindik diren 24 erbesteratu poilitikoak Euskal Herriratzeko!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!