ETXERAT (2022-X-13). 32 urte eta erdi espetxean eman ondoren kalean da Ion Kepa Parot preso baionarra. Mureteko espetxetik atera da gaur goizean.

Etxean jarraituko du zigorra betetzen, eskumuturreko elektronikoa eraman beharko duelarik eta beste baldintza batzuk ere bete beharko ditu. Urte bateko epe froga baten ostean, baldintzapeko askasunean geratuko da Ion Kepa Parot.

Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten preso bainoarrari, Jakes Esnal eta Frederik Xistor Haranbururi bezala, bete beharreko gutxieneko urte kopuru batekin. Paroten kasuan, espetxealdiaren hamabosgarren urtetik aurrera zuen aukera baldintzapean aske geratzea eskatzen hasteko. 

Ion Kepa Paroten kasuan, Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak errekurritu egin zuen joan zen ekainean Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (TAPAT) onartutako baldintzapeko askatasuna. Seigarren eskaerarako bista izan zen hura. Ondoren, joan zen irailan, Auzitegiak onartu zuen Paroten baldintzapeko askatasuna.

Gure poza adierazi nahi dugu Ion Kepa Parot euskal preso politikoa kalera atera delako. Besarkada estua helarazi nahi diogu, baita bere senide eta gertukoei ere. Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren, erakunde eta herritarren bultzadak zerikusi handia izan du Paroten askatasuna lortzeko.