ETXERAT (2023-II-22). Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra, biak iheslari ohiak, Euskal Herrira itzuli dira. 

Roncero joan zen urtarrilan itzuli zen Gasteizera eta Aranbarri aske geratu zen atzo Venezuelatik iristean espainiar Auzitegi Nazionaletik pasatu ondoren. Epaiketaren zain gelditzen da Aranbarri eta astean behin sinatzera joan beharko da Auzitegi Nazionalera.

Une honetan oraindik 18 erbesteratu eta 5 euskal deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe. Bi gutxiago!