ETXERAT (2022-XI-21). Xabier Goienetxea preso politiko errenteriarraren bikotea den Ihintza Bidartek kotxe-istripua jasan zuen larunbat arratsaldean, Lannemezan espetxetik (Baionatik 170 km) etxerako bidean, bisita egin ondoren. 

Orkatz handi bat gurutzatu zen bat-batean kotxearen aurrean eta talkaren ondorioz, aurreko txapa kaltetua gelditu zen eta motorrari ere eragin zion talkak. Zorionez presoaren senideak ez zuen kalte fisikorik izan eta taxi baten jarraitu zuen bidea.

Istripua Lannemezanetik etxera bueltako bidean gertatu zen, A64 autopistan, Hastinga aldean Peyrehorade irteera ondotik, arratsaldeko 18:40 inguruan, jada ilundurik zegoelarik. Bidean jarraitu zuen ondoren eta kilometro batera zegoen gasolindegi batean istripuaren osteko  kudeaketa egin zuen Ihintza Bidartek. Atzo ospitaletik pasatu zen berrikuspena egin ziezaioten.

Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan direlarik, oraindik ere, 12 preso dira Frantziako espetxeetan (bat Parisen eta beste guztiak Lannemezanen. Zigorra betetzeko espetxerik ez dago Ipar Euskal Herrian eta euskal presoek onartu zuten Lannemezanen betetzea) eta beste 14 Espainiako espetxeetan. Edozein kasuan, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak mantentzen direla.  Ihintza Bidarterena urteko bigarren kotxe-istripua izan da, baina iaz lau kotxe istripu gertatu ziren eta orotara, 400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik. Kaltetukako senide eta laguna 1.000 inguru izan dirá eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Ezin da horrelakorik errepikatu!

Bada garaia preso guztiak Euskal Herriratzeko eta preso, iheslari eta deportatuek egin behar duten etxerako bideari oztoporik ez jartzeko.

Etxean eta bizirik nahi ditugu! #inposaturikoarriskua