Etxerat

Josu Retolaza heriotzaren 35. urtemugan, aitortzaren beharra

ETXERAT (2022-V-20) Espetxeetako salbuespenek zuzenean edo zeharka eragindako hildakoei errekonozimendu eta ordainari buruzko eztabaida soziala zabaltzeko unea iritsi da. Egiari Zor fundazioarekin bat egiten dugu hausnarketa honekin.

Euskal gizarteak errealitate honen hedaduraren kontzientzia izatea garrantzitsua da eta ordezkari politikoek eta erakundeek aitormen eta erreparatze premiari aurre egin behar diote. Azken sei hamarkadetan 35 euskal preso politikok (2011 ezkero, 13k) eta presoen 16 senitarteko eta/edo lagunek galdu dute bizia sakabanatzeak eta urruntzeak eragindako bidaietan. Gainera, beste bi pertsonek beren buruaz beste egin zuten, espetxera sartzea ekiditeko.

Testuinguru honetan, gure babes osoa ematen diogu Egiari Zor fundazioak datorren igandean, maiatzak 22, Josu Retolaza oroitzeko antolatutako ekitaldiari. 35 urte bete dira Josu Retolaza euskal preso ohia minbiziak jota hil zenetik.

Espetxe sistemak eragindako heriotzak aintzat hartu eta ofizialki aitortzea ezinbestekoa da.