ETXERAT (2023-II-9). Ruben Garate gogoan dugu. Otxandioko bizilaguna duela 23 urte hil zen, salbuespeneko espetxe-politikaren ondorioz, errepidean, Alcalá-Meco espetxean lagun bat bisitatu ondoren.

Familiakook eta hurbilekook hiru hamarkada baino gehiagoz jasan ditugun terminoetan urrunketa eta dispertsioa bukatu badira, ez dira amaitu ordea oraindik ere presoei aplikatzen zaien salbuespeneko neurrriak. 

Eta falta da oraindik ere bidea egitea, bai memoriaren eraikuntzan zein bizikidetzaren garapenean. Salbuespenezko espetxe politikaren urte luzeek zuzenean eta zeharka honako heriotzak eragin dituzte azken 6 hamarkadetan: 35 euskal preso politiko (hoietatik 13 azken hamaika urteetan) eta horien 16 senide eta/edo lagun hil dira. Gainera, beste bi pertsonak bere buruaz beste egin zuten espetxeratzea saihesteko.

Datorren larunbatean, otsailak 11, Motxotegiko igoeran parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu. Igoera Otxandioko plazatik abiatuko da, 9.30ean.

Salbuespen politikarekin amaitu! Ruben Garate gogoan!