ETXERAT (2022-IX-21). Urteko hirugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5841 zenbakiarentzat da.
ETXERAT (2022-IX-20). Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunen erabakiak emango dituzte. Ion, Jakes eta Unai gurekin!
ETXERAT (2022-IX-19). Bittor Urtiaga, Jose Angel Urtiaga deportatu santurtziarraren anaia, ezin izan da Euskal Herrira itzuli La Habanan hartu behar zuen hegazkinean, Estatu Batuetako aire-espazioaren gainetik hegan egitea debekatzen diotelako, euskal deportatu politiko baten anaia izateagatik.
(2022-IX-9). Iratxe Sorzabal Diaz preso politiko irundarra lekualdatu dute. Reau-ko espetxetik (925 km) Estremerako espetxera (520 km) eraman dute, espainaratu ostean.
ETXERAT (2022-IX-8). Beste hiru euskal preso politiko hurbildu dituzte Zaballako espetxera:
ETXERAT (2022-IX-7). 21 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra errepidean hil zirela, dispertsio politikaren eraginez.
ETXERAT (2022-VIII-5). Itziar Moreno Martinez preso politiko bilbotarra lekualdatu dute. Rennes-eko espetxetik (795 km) Alcalako espetxera (445 km) lekualdatu dute, espainaratu ondoren.
ETXERAT (2022-IV-6). Haserrea eta gaitzespena adierazi nahi dugu Etxerat elkartetik, izan ere, otsailaren amaieran Martuteneko tratamendu-batzordeak Oñatikoa den Joseba Arregi Erostarbe presoa hirugarren gradura pasatzea proposatu eta Lakuako Gobernuak onartu ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea jarri duelako.
ETXERAT (2022-VII-17). Lazaro Galarza Larrayoz iheslari ohi oderzitarra Mexikon hil da, lan istripu baten ondorioz. Gure besarkadarik eztuena bidali nahi diegu Lazaroren senidei. Bada garaia euskal iheslari eta deportau guztien itzulera errazteko.
ETXERAT (2022-VII-9). 32 urte bete dira, espetxera bidean, Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren heriotza gertatu zenetik. Haien memorian elkarretaratzea burutu zen atzo Laudion.
ETXERAT (2022-VII-1). 32 urte betetzen dira gaur Pili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrak Zamoran hil zirela, dispertsioak eragindako auto-istripu baten ondorioz. Garai horretan Ourenseko espetxean zegoen preso Marivi Ramila, Piliren alaba eta Fontsoren laguna alegia.
ETXERAT (2022-VI-30). Lehen denboraldiaz agurtu da ‘Etxerako Kunda’ saioa 28. atal honekin. Ohiko agur mezuak ez dira faltatu, ezta ziegan idatzitako poema eta bertsoak ere.
ETXERAT (2021-VI-28). "Ez ditugu onurak eskatzen, legea betetzea besterik ez". Horrela mintzatu da Xochitl Karasatorre, Ataria Irratian eginiko elkarrizketa batean. Berarekin batera, Maribi Beldarrain, Aitor Agirregabiria preso lizartzarraren ama eta Jon Ijurko, Tolosaldeko Etxerateko kidea izan dira.
ETXERAT (2022-VI-25) Jose Mari, Zierbenako semea eta bizilaguna, duela 24 urte hil zen, Lander semea bisitatzera zihoala. Oso denbora gutxi lehenago sartu zuten Basauriko espetxean Lander.
ETXERAT (2022-VI-24). Sindikatu guztiak salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira beste behin (CCOO ez da elkarretaratzean egoten baina ohar bat egin du publiko eskaera berdina eginez). Etxerat elkartetik agurtu egiten dugu sindikatuen konpromisoa.
ETXERAT (2022-VI-22). Datorren larunbatean, Jose Mari Maruriren gertukoek, haren senideekin batera, ekitaldi bat egingo dute Zierbenan haren oroimenez. Etxeratetik bat egiten dugu ekitaldiarekin.
ETXERAT (2022-VI-21). Urteko bigarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5.701 zenbakiarentzat da. Arantza Eziolaza irudigileak egindako "Mezulari” artelanarekin, Elizondon saldu da zenbaki sariduna.
ETXERAT (2022-VI-16). Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasuna eskaera onartu du Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (TAPAT) baina, berriro ere, Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak errekurritu egin du eta beraz, espetxean jarraituko du Lapurdiko presoak.
ETXERAT (2022-V-27). Bihar Kanpezun Lasterbidean nazio elkartasun lasterketarekin bat egiten dugu eta, bidez batez, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.
ETXERAT (2022-V-25) Frederik Xistor Haranburu euskal preso poilitikoari eskumuturreko telematikoa kendu diote eta baldintzapeko askatasunean geratu da. Duela urte eta erdi jarri zioten kontrol telematikoa preso lapurtarrari eta etxean preso izan da orain arte. 31 urte eta erdi eman ditu espetxean Haranburuk. Ongi etorri Xistor! Bat gutxiago!
ETXERAT (2022-V-20). Espetxeetako salbuespenek zuzenean edo zeharka eragindako hildakoei err...
ETXERAT (2022-V-15). Etxeraten XIX. Batzar Nazionalaren ospakizun hutsak eta gure senide pre...
ETXERAT (2022-V-20) Espetxeetako salbuespenek zuzenean edo zeharka eragindako hildakoei errekonozimendu eta ordainari buruzko eztabaida soziala zabaltzeko unea iritsi da. Egiari Zor fundazioarekin bat egiten dugu hausnarketa honekin.
ETXERAT (2022-V-13). Gasteizen bildu ginenetik hiru urte igaro direnean, euskal preso, iheslari...
ETXERAT (2022-V-9). Jesus Mari Altable Etxarte preso politiko iruindarra aske geratu da. Iruñeko esp...
ETXERAT (2022-V-7). Josu Urbieta Alkorta preso politiko azpeitiarra aske geratu da. Mon...