Etxerat
Josu Ordóñez Fernández aske, zigor osoa bete ostean 01.jpeg

Josu Ordóñez Fernández preso politikoa aske, zigor osoa bete ostean

Josu Ordoñez Fernandez Donostiako preso politikoa, 22 urte espetxean igaro eta bere zigorra o...

horizontal-03ee4b2c397c3f715cfcfc7224281d28basaurijpg.jpg

Iker Olabarrieta Colorado preso politiko bibotarra baldintzapeko askatasunean geratu da.

Iker Olabarrieta Colorado Bilboko preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren autoaren bidez.

Hirugarren graduan zegoen 2023ko abendutik eta 19 urte zeramatzan preso.

00.jpg

Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry bakearen artisauak absolbitzea eskatu dute sindikatuek eta gizarte eragileek

Etxerat elkarteak gaurko agerraldian parte hartu eta apirilaren 3ko elkarretaratzeak babesten ditu

 

 

 

arte1_300.png

Kinkea, Udaberriko promozioari dagokion sari nagusia 1915 zenbakiarentzat da

Kepa "Akixo" artistak egindako "Munduari begira" artelanarekin batera, Legution saldu da 1915 zenbaki sariduna. Kinkea promozio berri honen sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

MARTXOAK 16 LUHUSO 05.jpg

Etxerat Luhusoko agerraldian egon da Euskal Herriko beste hainbat eragilieekin batera.

Atzo Etxerat Luhusoko agerraldian egon zen Euskal Herriko beste hainbat eragilieekin batera. Euskal Herrian behin betiko aro berri bat irekitzea posible izan dadin, Béatrice Molle eta Txetx Etcheverrryren errugabetasuna exijitzen dugu. #KonponbideOsoaOrain

Iñaki Garces Beitia aske geratu da 26 urteko zigorra bete ostean

Iñaki Garces Beitia, Otxandioko preso politikoa aske geratu da 26 urteko zigorra be...

Irkus Badilo eta Gorka Vidal aske geratu dira ezarritako zigorra amaitu ondoren

20 urte eta gero, 2024ko otsailaren 23an ezarritako zigorra amaitu dute Irkus Badilo eta Gorka Vidalek. Irkus Badillori 2021eko maiatzean 3.gradua eman zioten eta handik 6 hilabetetara, 2021eko urrian Baldintzapeko askatasuna onartu zioten. Gorka Vidali aldiz, 2022ko ekainean ezarri zioten 3.gradua eta hilabete batzuk etxean preso pasa ondoren 2023ko otsailean onartu zioten  Baldintzapeko askatasuna.

ozaeta.jpeg

Ainhoa Ozaeta aske geratu da

ETXERAT (2024-II-15). Ainhoa Ozaeta Mendikute preso politiko andoaindarra aske gelditua da 16 urteko zigorra bete ostean. Reau sud Francilieneko espetxetik atera berri da.

RUBEN GARATE 24URTE.jpeg

Ruben Garate "Anselmo" 24 urte. Dispertsio politika ankerraren biktima .

Urtero bezala, Ruben Garate "Anselmo", gogoan eduki dugu, euskal preso bati bisita egitetik bueltan, espainiar errepideetan bizitza utzi zuenetik 24 urte pasa direnean.

 

donostia.jpeg

Urtarrileko azken ostiraleko irakurketa

ETXERAT (2024-I-27). Urtarrilaren 13an gatazka behin betiko konpontzeko Bilbon milaka giltza bildu genituen mobilizazioa, zalantzarik gabe, bultzada garrantzitsua izan da euskal presok, iheslari eta deportatuen etxeratzea eragozten jarraitzen duten salbuespen-juridikoei amaiera emateko,  behar den aktibazioari begira.

iruretagoiena.jpeg

Luis Iruretagoiena aske atera da

ETXERAT (2024-I-25). Luis Iruretagoiena Lanz preso politiko tolosarra aske geratu da 16 urteko zigorra bete ostean. Lannemezaneko espetxetik atera berri da. 

foru.jpg

Baldintzapeko askatasunean zegoen Jose Ramon Foruria hil egin da

ETXERAT (2024-|-7).  Markina-Xemeingo Jose Ramon Foruria Zubialdea euskal preso politikoa zendu da. Baldintzapeko askatasunean zegoen une honetan. 1950ean jaio zen eta gaixotasun larria pairatzen zuen aspaldi.  

Konponbiderako gainerako giltzekin bat egingo dugu Bilbon

ETXERAT (2024-I-6). Datorren urtarrilaren 13an Sarek Bilbon antolatutako manifestazioarekin bat egiten du Etxerat elkarteak eta euskal preso, exiliatu eta deportatuen senidei, zein euskal gizarteari, bere osotasunean, mobilizazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu.

tomas.jpg

Santomaseko hitzordura itzuli gara etxeratzeko zain gaudela esateko

ETXERAT (2023-XII-12). Aurten ere, SanTomaseko hitzordura itzuli gara, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko zain gaudela gogorarazteko. Bilboko udaletxe aurrean elkarretaratzea burutu dugu, Etxerat eta Sareren eskutik.

bihotzetik.png

Neguko promozioari dagokion sari nagusia 1226 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2023-XII-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Bihotzetik” artelanarekin, Andoainen saldu da 1226 zenbaki sariduna. Kinkea promozio berri honen sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

gari gorka.jpg

Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte aske, zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-XII-19). Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte preso hernaniarrak aske geratu dira ezarri zitzaien 20 urteko espetxe zigorra bete ostean.

Aitzel Iriondo Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

ETXERAT (2023-XII-15). Aitzel Iriondo Iartza preso politiko lasartearra, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 

karmele gogoan.jpg

Karmele Solaguren, 19 urte zu gabe

ETXERAT (2023-XII-5). 19 urte betetzen dira Karmele Solaguren barañaindarra hil zenetik. Dispertsioaren ondorioz jasandako auto istrupu baten galdu zuen bizia Karmelek.

 

sara martxelo.jpg

Sara Fernandez gogoratu dute

ETXERAT (2023-XI-29). Atzo Nafarroako Antzerki Eskolan bere oroimenez izandako ekitaldiaren ostean, gaur manifestazioa abiatu da Iruñeko Errekoletak plazatik, ‘Sara gogoan. Aitortza. Erreparazioa. Ez errepikatzeko bermeak’ leloa zuen pankartaren atzetik.

sara.jpg

Sara eta gainontzeko hildakoak gogoan, hitzordua dugu Iruñean

ETXERAT (2023-XI-27). Sara Fernández eta dispertsio politikak eragindako gainontzeko hildakoak gogoan, bihar eta etzi hitzordua izango dugu. 

bilbo.jpg

Azaroko azken ostiraleko irakurketa

ETXERAT (2023-XI-24). Iritsi gara azaroko azken ostiralera eta bidea egiten jarraitzen dugu. Giltza izatea dagokigu denoi eta bagoaz  herriz-herri, auzoz-auzo konponbiderako giltzak konpartitzen, manifestua hedatuz, konpromiso aktiboen bila. 

Lierni Armendariz baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-XI-15). Lierni Armendariz González de Langarika preso politiko gohierritarra baldintzapeko askatasunean geratu da. Martuteneko espetxetik atera da 22 urteko zigorra bete ostean.

goi.jpeg

Xabier Goienetxea baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-XI-13). Xabier Goienetxea Iragorri preso politiko errenderiarra baldintzapeko askatasunean geratu da bere zigorra bete ostean. Lannemezaneko espetxetik atera da.

memoria.jpg

Senideen sufrimenduaren memoria ekarri nahi dugu gogora

ETXERAT (2023-XI-10). Sakabanaketaren ondorioz Espainia eta Frantziako espetxeetara egindako bidaietan hil ziren 16 euskal presoen senideei eta hurbilekoei dagokien memoria kolektiboaren zatia ekarri dugu Gasteizko plaza honetara.

sara.png

Sara Fernandez hilketaren urteurrenean ekitaldia egingo dute

ETXERAT (2023-XI-7). Sara Gogoan auzo plataformak eta Iruñeko hainbat kultur eta gizarte eragilek benetako urratsak ematera dei egin dute, modu ofizialean aitortuak izan daitezen, bai Sara Fernandez eta bai haren moduan sakabanaketaren eraginez hildako gainontzeko 15 biktimak.

Jaione Jauregi aske geratu da

ETXERAT (2023-XI-2). Jaione Jauregi Espina preso politiko lezoarra aske geratu da. Alcalá-Mecoko espetxetik atera berri da. Belgikatik espainaratu zuten eta geroztik preso prebentiboa izan da azken hiru urte hauetan

gernika.jpg

Urriko azken ostirala

ETXERAT (2023-X-27). Gernikan aurkeztu berri dugu Konponbiderako Giltzak izeneko manifestua eta orain Euskal Herriko herri eta auzoetara egin du salto bertan aurkezturiko dokumentu eta bideoak. 

Mikel San Argimiro baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-26). Mikel San Argimiro Isasa preso donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren (EZEZ) auto baten bitartez, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean.

 

 

 

Mikel Barrios aske geratu da zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-X-20). Mikel Barrios Santamaria preso politiko arrosadiarra aske geratu da bere zigor osoa bete ostean. Joan zen otsailetik baldintzapeko askatasunean zegoen. Duela sei urte atxilotu zuten Mikel Alemanian. Ongietorri Mikel!

azurmendi.jpeg

Mikel Azurmendi aske atera da, zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-X-20). Mikel Azurmendi Peñagarikano preso politika beasaindarra aske geratu da 25 urte eta erdiko zigor osoa bete ostean. Martuteneko espetxetik atera berri da. Ongietorri Mikel!

Jakes Esnal baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-18). Jakes Esnal preso politiko lohizundarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 33 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Datozen 10 urtetan oraindik kontrol neurri zorrotzak bete beharko ditu. 

parot.jpeg

Ion Kepa Parot baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-X-17). Ion Kepa Parot preso politiko baionarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 33 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Oraindik neurri zorrotzak bete beharko ditu datozen 10 urteetan. 

Asier Oiarzabal Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

ETXERAT (2023-X-10). Asier Oiarzabal Txapartegi preso politiko andoaindarra, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 

donostia.jpg

Iraileko asken ostirala

ETXERAT (2023-IX-29). Uda joan da. Preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren alde eta oraindik orain mantentzen den salbuespenezko politika bertan bera uzteko helburuarekin, Euskal Herri osoan burututako hamaika mobilizazio burutu dira hilabete hauetan.

Arantza eta Rosa Amezaga trafiko istripuan hil ziren duela 41 urte

ETXERAT (2023-IX-29). Arantza eta Rosa Amezaga Mendizabal tolosarrak duela 41 urte hil ziren Aranda de Dueron.

barrutik.png

Udazkeneko promozioari dagokion sari nagusia 3454 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2023-IX-21). Maitane Azurmendi irudigileak egindako "Barrutik” artelanarekin, Getarian saldu da 3454 zenbaki sariduna. Kinkea promozio berri honen sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Lexuri Gallastegi Zaballako espetxera lekualdatu dute

ETXERAT (2023-IX-11). Lexuri Gallastegi Sodupe preso berangoarra Martuteneko espetxetik Zaballako espetxera lekualdatu dute.

karakate.jpg

Elkartasunaren errepidean dispertsioak erailak. Aitortza!

ETXERAT (2023-IX-11). Iñaki Saez eta Asier Heriz hil zirenen 22. urteurrenean, gogoan izan ditugu biak Soraluzen asteburuan izandako ekimenetan. Salbuespeneko espetxe politikak eta bereziki, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza ofiziala aldarrikatu dugu berriro ere.

asier eta Iñaki.jpg

Asier eta Iñakiren heriotzen urteurrenean biktimen aitortza aldarrikatu dugu

ETXERAT (2023-IX-8). 22 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra auto istripu baten eraginez, errepidean hil zirela. Dispertsioak behartutako bidai bat izan zen hura. 

Albaro Arri aske zigor osoa bete ostean

ETXERAT (2023-IX-1). Albaro Arri Pascual preso algortarra aske geratu da ia 28 urteko zigor osoa bete ostean. Joan zen 2022ko abendutik baldintzapeko askatasunean zegoen #Batgutxiago Ongi etorri Albaro!

Zigor Orbe Sevillano aske

ETXERAT (2023-VIII-19). Zigor Orbe Sevillano preso politiko basauriarra baldintzapeko askatasunean geratu da 19 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Ongi etorri Zigor! Bat gutxiago!

hauxebai.jpg

Uztailaren azken ostiraleko irakurketa

ETXERAT (2023-VII-28). Uztaileko azken ostirala dugu gaurkoa eta berriz ere elkarretaratzeak deitu ditugu Euskal Herri osoan, urruntze politika gainditzeak ez duelako berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera. Are gehiago. Etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik.

Itxaso Zaldua behin behineko askatasunean geratu da

ETXERAT (2023-VII-19). Itxaso Zaldua preso politiko hernaniarra behin behineko askatasunean geratu da. Preso hernaniarra duela hiru urte atxilotu zuten eta epaitua izan ostean, epaiaren zain gelditzen da.  

Garikoitz Arruarte baldintzapeko askatasunean

ETXERAT (2023-VII-18). Garikoitz Arruarte Santacruz Hernaniko preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da ia 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongietorri Garikoitz! Bat gutxiago!