Etxerat
nekane ona.jpg

Nekane Basauri: Auzitegiak eten die «denbora mugagabea»

ETXERAT (2023-I-9). Berriako Iosu Alberdi kazetariak Joseba Arregi presoaren bikotekidea den Nekane Basauri elkarrizketatu du Donostian. Joseba Arregi da espetxeratuta dagoen euskal presorik zaharrena: 76 urte ditu, eta horietatik 30 egin ditu kartzelan. 

bizkaia irratikoa.jpg

Bizkaia Irratian elkarrizketa Sare eta Etxerateko kideekin

ETXERAT (2023-I-6). Sareko Bego Atxagaz batera, senide eta Etxerat alkarteko kide diran Etzozi Elgezabal eta Jose Morales alkarrizketatu dituzte Bizkaia Irratiko "Goizeko Izarretan" saioan. Hona hemen esandakoa.

iruñea.jpg

3.000 pertsona inguru urteko azken ostiralean

ETXERAT (2022-XII-31). 3.000 lagun inguru mobilizatu ziren atzo Euskal Herri osoan Sarek eta Etxeratek deituriko urteko azken ostiraleko mobilizazioetan. 47 herri eta hirietan egindako mobilizazioen berri jaso dugu. Beste hainbat herrietan elkarrateratzeak izan dira, baina ez dugu haien informaziorik jaso.

nati.jpg

15 urte geroago Natividad Junco gogoan

ETXERAT (2022-XII-27) Hamabost urte bete dira Natividad Junco hil zenetik. Bere alabaren mutil-laguna ikustera zihoala, Terueleko espetxera, kotxe istripu baten ondorioz hil zen Natividad.

Salbuespenari eusteko Gorenaren epaiaren gainetik etxeratzeko bidean jarraituko dugu

ETXERAT (2022-XII-24). Espaniako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren arabera, aurrerantzean hirugarren graduen aurkako elegite fiskala aurkezte hutsak eragotzi egingo du presoak kalean egotea, errekurtsoa ebatzi bitartean. Bi preso sozialen kasuei erantzungo lieke epaiak baina, gure iritziz, epai hori Espainiako justiziak espetxe-salbuespenari eusteko egindako beste buelta bat da.

Asier Bengoa aske, kondena osoa bete ondoren

ETXERAT (2022-XII-23). Asier Bengoa Lopez de Armentia preso politiko gasteiztarra aske geratu da kondena osoa bete ondoren. 

gaur.jpg

Santomasean ere etxean nahi ditugulako

ETXERAT (2022-XII-21). Preso, exiliatu eta deportatuen etxeratzea eskatzeko gauzatu dugu elkarretaratze hau gaur Bilbon Sarek eta Etxeratek deituta, Santo Tomas egun honetan ere etxean nahi ditugulako, eskubide osoa dutelako etxera bueltatzeko. Lege arrunta aplikatuz gero euskal preso asko etxean egon beharko lirateke. 

itzulera.png

Kinkearen neguko promozioari dagokion sari nagusia 9501 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2022-XII-21). 2022. urteko laugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 9501 zenbakiarentzat da. Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Fermin Vila Zaballako espetxera hurbildu dute

ETXERAT (2022-XII-19). Fermin Villa Mitxelena preso irundarra Zuerako (245 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dute.

bertso saio.jpg

Oiartzungo bertso saio indarberritua urtarrilaren 8an ospatuko da

ETXERAT (2022-XII-16). Oiartzungo Elorsoro kiroldegia berreskuratuko dugu aurten, Etxerat elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioaz gozatzeko. Hitzordua, datorren urtarrilaren 8an jarri dugu, arratsaldeko 17:00etan eta saiorako kartela, betiko lez, oso erakargarria da. 

Alvaro Arri baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2022-XII-16). Alvaro Arri Pascual preso algortarra baldintzapeko askatasunean geratu da. 

Alberto Viedma Iruñera eta Orkatz Gallastegi Zaballara hurbildu dituzte

ETXERAT (2022-XII-12). Beste bi euskal preso hurbilduak izan dira, Alberto Viedma eta Orkatz Gallastegi. Topasko espetxean (Salamanca) ez dago jada euskal presorik.

Guridi eta Badiola Martutenera hurbildu dituzte eta Zapirain Zaballara

ETXERAT (2022-XII-10). Hauek dira azken egunetan izandako euskal presoen hurbilketak.

Karmele gogoan.jpg

Karmele bihotzean, 18 urte geroago

ETXERAT (2022-XII-5). 18 urte betetzen dira Karmele Solaguren barañaindarrak bizitza galdu zuenetik errepidean, bere seme presoa bisitatzera zihoala Alcalá Mecoko espetxera.

sara gaur.jpg

Sararen XIX. urteurrena

(2022-XI-29). Sara, harritu egingo zinateke jakitean ez digutela ezer oparitu baina egoera, oro har, hobera aldatu dela. Oraindik bidea dugu egiteko, bai memoriaren eraikuntzan zein bizikidetzaren garapenean. Eta noski, preso, iheslari eta deportatu guztiak Euskal Herrira eta etxera ekarri arte.

sara.jpg

Sara Fernandezen omenezko ekimena bihar Iruñean

ETXERAT (2022-XI-28). Sara Fernandez dispertsioaren biktimaren hilketaren XIX. urtemuga betetzen da. Sara kotxe istripu baten ondorioz hil zen Valdemoroko espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zihoala.

bilbo.jpg

Emakume presoak etxera! (Azken ostirala)

ETXERAT (2022-XI-25). Beste zazpi dira Euskal Herriko espetxeetara iritsiko direnak egunotan, eta horrek dispertsioaren eta urruntzearen behin betiko amaierara hurbiltzen gaitu. 

ihintza.jpeg

Xabier Goienetxea presoaren bikoteak kotxe-istripua jasan du Lannemezanetik bueltan

ETXERAT (2022-XI-21). Xabier Goienetxea preso politiko errenteriarraren bikotea den Ihintza Bidartek kotxe-istripua jasan zuen larunbat arratsaldean, Lannemezan espetxetik (Baionatik 170 km) etxerako bidean, bisita egin ondoren. 

Joseba Arregi.jpg

Gradu erregresioaren eraginez espetxera bueltatu da Joseba Arregi

ETXERAT (2022-XI-21). Tamalez, Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da Joseba Arregi preso oñatiarra, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari joan zen otsailan emandako hirugarren graduaren aurka eginik, martxoan hain justu, fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren. (Argazkia: Noticias de Gipuzkoa)

coto.jpeg

Egoitz Coto aske geratu da

ETXERAT (2022-XI-15). Egoitz Coto Etxeandia preso politiko barakaldoarra aske geratu da, 20 urteko espetxealdia bete ondoren. Hilaren hasieran baldintzapeko askatasunean geratu zen. Ongi etorri Egoitz! Bat gutxiago!

Egoitz Coto baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2022-XI-8). Egoitz Coto Etxeandia preso politiko barakaldoarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 20 urteko espetxealdia bete ondoren.

 

Julen Atxurra preso lekeitiarra Zaballara hurbildu dute

ETXERAT (2022-XI-4). Julen Atxurra Egurrola preso lekeitiarra El Duesoko (170 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dute.

auzitegia espaniarra.jpg

Karrera, Barbarin eta Vidalen hirugarren graduak errekurritu ditu fiskaltzak

ETXERAT (2022-XI-4). Auzitegi Nazionaleko (AN) Fiskaltzak errekurritu egin ditu Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak, Martuteneko tratamendu-batzordeak eskatuta, Asier Karrera Arenzana eta Ainhoa Barbarin Iurrebads presoei emandako hirugarren graduak.

Maiza.jpeg

Jon Gurutz Maiza aske geratu da

ETXERAT (2022-XI-4). Jon Gurutz Maiza Artola preso etxarriarra aske geratu da. Martuteneko espetxetik atera berri da zigorra beteta. 72 urte beteko ditu datorren abenduan eta gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan zegoen Maiza. 

Eider Perez Martutenera iritsi da eta Bea Etxeberria Zaballara

ETXERAT (2022-IX-2). Bea Etxeberria Caballero preso bilbotarra El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dute eta Eider Perez Aristizabal errenderiarra Zueratik (245 km) Martutenera ekarri dute.

Bere hirugarren gradua AN-k baliogabetu ostean, Aitor Esnaola espetxera joan da

ETXERAT (2022-XI-2). Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da gaur arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

Mikel San Argimiro espetxean, AN-k bere hirugarren gradua baliogabetu ostean

ETXERAT (2022-XI-1). Mikel San Argimiro Isasa preso donostiarra Martuteneko espetxera bueltatu behar izan zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

Bittor Franco.jpeg

Bittor Franco euskal presoa aske

ETXERAT (2022-XI-1). Bittor Franco Martínez preso politiko barakaldoarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da. 20 urteko zigorra bete egin du. Ongi etorri Bittor! Bat gutxiago!

portugalete.jpg

3.600 pertsonatik gora mobilizatu dira etxera itzultzeko prozesua egin ahal izan dezaten

ETXERAT (2022-X-29). 3.600 (3.616) pertsonatik gora mobilizatu ziren atzo herri eta auzoetan, Sarek eta Etxeratek deituta, hileko azken ostiralean deitzen diren mobilizazioen baitan eta mezu argi bat helarazteko; euskal preso, iheslari eta deportatu guztiek etxera itzultzeko prozesua egin ahal izan dezaten.

Zaballako espetxera bost preso hurbildu dituzte aste honetan eta beste hiru Basaurira

ETXERAT (2022-X-28). Euskal Herriko espetxeetara hulbiduak izan dira aste honetan:

Ugaitz Perez baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2022-X-21). Ugaitz Perez Sorriketa preso politiko galdakoztarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 20 urteko espetxealdia bete ondoren. 

Ibon Fernandez Iradi Lannemezanetik Martutenera hurbildu dute

EXTERAT (2022-X-20). Ibon Fernandez Iradi preso lasartearra Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 

IMG-20221018-WA0000.jpg

Jakes Esnal espetxetik atera da

ETXERAT (2022-X-18). Kalean da Jakes Esnal preso lohizundarra, 32 urte eta erdi espetxean eman ondoren. Gaur goizean atera da Lannemezaneko espetxetik.

atristain eta bere ama.jpg

Xabier Atristain espetxera itzuli da, AN-k hirugarren gradua baliogabetu ostean

ETXERAT (2022-X-14). Xabier Atristain Gorosabel presoa Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da gaur arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso donostiarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ostean.

Karlos Apeztegia.jpeg

Karlos Apeztegia euskal presoa aske

ETXERAT (2022-X-14). Karlos Apeztegia Jaka preso politiko hernaniarra aske geratu da. Martuteneko espetxetik atera berri da.

Ion Kepa Parot urriak 13 (2022).jpeg

Ion Kepa Parot Mureteko espetxetik atera da

ETXERAT (2022-X-13). 32 urte eta erdi espetxean eman ondoren kalean da Ion Kepa Parot preso baionarra. Mureteko espetxetik atera da gaur goizean.

planoa.jpg

Bihar Donostian ikusiko dugu elkar

ETXERAT (2022-X-7). Etxeratek bat egingo du bihar Donostian, Sare herritarrak bultzatuta, burutuko den mobilizazioarekin.

zubieta.jpg

"Sakabanaketa amaitzear, baimenen blokeoa dator"; erreportaia "Argia"n

ETXERAT (2022-X-6). "Euskal gizarteak hamaika moldez aldarrikatu du sakabanaketaren amaiera eta, sinistea kostatzen bada ere, kapitulu hori ixtear da. Eta orain zer? Ondorengo lerroetan saiatu gara azaltzen aurrera begira geratzen den panorama". Xabier Letonak "Argia"n idatzitako erreportaia.

iruñea euskaraz.jpg

U8ko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diegu Nafarroako herritarrei

ETXERAT (2022-IX-30). Gaurko agerraldi honen bitartez, urriaren 8an Donostian Sarek aurten egingo duen mobilizazio eta jaialdi berezian parte hartzeko deia luzatu nahi diegu Nafarroako herritarrei.

martinez bilbao.jpg

13 euskal presoei dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu fiskalak

ETXERAT (2022-IX-27). Une honetan, 13 euskal preso politikoei dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu Ministerio Fiskalak.

basauri.jpg

Beste 12 euskal preso hurbildu dituzte Euskal Herriko espetxeetara egunotan

ETXERAT (2022-IX-26). 12 preso politiko hurbildu dituzte Euskal Herriko espetxeetara azken egunotan;

manifa.jpg

Besarkada estua bidaltzen diegu Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta haien senidei

ETXERAT (2022-IX-22). Gure poza adierazi nahi dugu Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal preso politikoak baldintzapeko askatasunean gelditu direlako. Besarkada estua helarazi nahi diegu biei eta baita haien senide eta gertukoei ere. 

elpaquete.png

Kinkearen promozioari dagokion zozketaren sari nagusia 5841 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2022-IX-21). Urteko hirugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5841 zenbakiarentzat da. 

Mobiliza gaitezen! Jon, Jakes eta Unai gurekin

ETXERAT (2022-IX-20). Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunen erabakiak emango dituzte. Ion, Jakes eta Unai gurekin! 

Deportatu baten senidea izateagatik zokoratu dute berriro ere Bittor Urtiaga

ETXERAT (2022-IX-19). Bittor Urtiaga, Jose Angel Urtiaga deportatu santurtziarraren anaia, ezin izan da Euskal Herrira itzuli La Habanan hartu behar zuen hegazkinean, Estatu Batuetako aire-espazioaren gainetik hegan egitea debekatzen diotelako, euskal deportatu politiko baten anaia izateagatik.